ZER EGITEN DUGU
Pertsonaren osoko heziketaren esparruan lan egiten dugu eta pertsonari baliabide pertsonalak eta gizarte, lan nahiz kultura gaitasunak lantzen eta garatzen saiatzen gara. Horien bidez, proiektuan parte hartzen duten gazteek gizartean normalizazioa, egokitasuna eta integrazio aktiboa eta kritikoa lortu dezaten bilatzen dugu, gizarte-esklusioa saihestea helburu duen prozesu baten pean betiere.
Aldi berean, ondorengoak ere egiten ditugu: gazteen erreferentea izan, beraien beharrak ezagu, gizartearen askotariko baliabideak lortzeko bidea erraztu eta baliabide ezberdinen nahiz gazteen arteko koordinazio lanetan parte hartu.
Gure apustuak ondorengoak barne hartzen ditu:
- Gazteek lan ohitura eta teknikak ikastea, modu honetan beraien gaitasunekin bat datozen eta beraien itxaropen pertsonalekin nahiz lan-merkatuaren aukerekin bat datozen lanbideen eskuraketa erraztuz.
- Gazteen oinarrizko heziketa handitzea ondorengo ikasketak jarraitzeko aukera erraztuz.
- Izpiritu kritikoa eta autonomia pertsonala nahiz soziala sustatzea.
- Gazteek beraien heldutasun pertsonala garatzea eta finkatzea, jarduera sozial nahiz kulturalean eta lanean parte hartzea ahalbidetuko dieten ohiturak eta gaitasunak lortuta.
- Gazteekin autoestimua eta enpatia lantzea.
Helburu orokor horiek lortzeko helburu zehatzago batzuk behar ditugu programaren eta gazteen beharren arabera.
Laburbilduz, etengabeko erronka dugu, hazkunde pertsonala, giza baliabideen hornidura, motibazioa eta gaitasun sozialak lantzeko gune bat sortzeko gai izateko. Gune horren helburu nagusia gaztea bera eta bere garapen pertsonala izanda betiere.