Aisialdi eskola

Lantxotegiko aisia eta astia eskola jende orori,  gazteriari bereziki, aisiaren arloan hazi eta hezitzeko aukera eta errekurtso bezala aurkezten da.

Aisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.

Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.

Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Nafar gobernuko  Gazteria  saileko  Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.

Modu honetan, Lantxotegiko eskolak antolatutako ikastaroak gainditu dituztenek, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma lortuko dute.

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

ERAIKINEN MANTENUKO LANETAKO LANBIDE TAILERRA

casa3

LHKP   LANBIDE HASTAPENEKO KUALIFIKAZIO PROGRAMA

LANTXOTEGIn irakasten dugun LHKPko "Eraikinen oinarrizko mantentze lanetako laguntzailea" espezialitatea egiten duen ikasleak eraikin publiko edo pribatuetan oinarrizko mantentze lanak egiteko gaitasuna emango dion lanbide heziketa espezifikoa jasotzen du.

Halako langile batek ondorengoak egingo lituzke: instalazio elektroteknikoen eta telekomunikaziokoen oinarrizko nahiz laguntza mantentze-lanak, hoditeria jartzea, osasun aparatuak muntatzea edo/eta desmuntatzea, soldadurak moztea eta konformatzea eta igeltsero lanak nagusiek edo lan-planek hala eskatzen badiote eta laneko arriskuen prebentzioko, kalitateko eta babeseko neurriei jarraiki betiere. Hortaz, ondorengo profila edukiko luke langileak:

Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea.

Eraikinen atezaina.

Honako hauen laguntzailea: argiketaria, iturgina, zurgina, igeltseroa. Ondorengo edukiak lantzen dira:

Tailer moduluak:

• Elektrizitate modulua.

• Zurgintza modulua.

• Iturgintza modulua.

• Soldadura modulua.

• Igeltserotza modulua.

Oinarrizko Heziketako moduluak:

• Esparru zientifiko-teknologikoa

• Esparru soziala

• Komunikazioaren esparrua

• Lan-Orientabidearen esparrua

Bestelako jarduera osagarriak: Gorputz Heziketa eta Informatika.

Ikasturte bateko iraupena dauka.

Gurekin kontaktatzeko:

948300236 696441327 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

solda1

LOREZAINTZAKO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

 

sitio_jardineria

LOREZAINTZAKO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

OLH Lorezaintzako espezialitateak ondorengoetarako gaitzen du ikaslea: lorategiak, parkeak eta berdeguneak ezartzeko eta horien mantentze lanak egiteko, landareak mintegietan eta lorezaintza zentroetan hazteko nahiz zaintzeko.

Heziketak bi ikasturteko iraupena dauka.

Ikasturteko azken hiruhilabetean gazteek Udaletan eta enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute.

jardineria_portada  Ondorengo lanpostuak eskuratu ahalko dituzte:

  • Lorezaintzako peoia.

  • Mintegiko peoia.

  • Lorezaintza zentroetako peoia.

  • Kirol zelaietako peoia.

  Lanbide arloko edukiak ondorengo esparruetan egituratzen dira:

  • Lorategiak, parkeak eta berdeguneak ezartzeko eta horien  mantentze lanak egiteko oinarrizko lanak.

  • Oinarrizko lanak mintegietan eta lorezaintza zentroetan.

  • Laguntza jarduerak nekazaritza ekologikoan eta laborantzetako  ureztatze, ongarritze nahiz tratatze lanetan.

  • Laguntza jarduerak laborantzetan, eta mantentze-lanak  nekazaritzako ustiategietan.

  Heziketa arloko edukiak ondoregoetan banatzen dira:

  • Komunikazioaren esparrua.

  • Esparru soziala.

  • Esparru zientifiko-teknikoa.

  • Lan-Orientabidea.

• Tutoretza.

Gurekin kontaktatzeko: 626752351 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

1_subir

  • 1
  • 2