NOR GARA

 "LANTXOTEGI, PERTSONA ETA GIZARTE-LAN SUSTAPENERAKO ELKARTEA" irabazi asmorik gabeko entitatea da. 1983an Berriozarko pertsona talde batek sortu zuen, garaian Berriozarren eta inguruan zeuden arazoei aurre egiteko: gazteen langabezia, droga kontsumoa, delinkuentzia... Hortaz, Lantxotegi gazteen eta gizarte nahiz lan integraziorako zailtasunak zituzten sektoreen sustapen-prebentzio pertsonalean esku-hartzeko eta horiei gizarte-hezkuntzazko eta integraziozko erantzuna ematen saiatzeko sortu zen.

Egun, elkarteak hezkuntzazko hiru programa kudeatzen ditu:

"Curriculum Egokituko Programa" (CEP) urtebeteko ikasturtea da, derrigorrezko hezkuntza (16 urte arte) egiteko adinean dauden eta gelako eskola erritmoa jarraitzen ez duten gazteei zuzendua.

"LANBIDE HASTAPENEKO KUALIFIKAZIO PROGRAMA" (LHKP). ERAIKINEN OINARRIZKO MANTENTZE LANETAKO LAGUNTZAILEA ETA LOREZAINTZA LAGUNTZAILEA. Ikasketak utzi dituzten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua ez duten 16 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzenduak daude. Programa hauek gazteak lanbide batean aritzeko prestatzen dituzte, lanbidearen oinarrizkoena ezagututa eta haien hezkuntza curriculumaren jarraipena ahalbidetuta.

Aipatu hiru hezkuntza programak, Berriozar herrian egiten dira eta eskolatu gabeko edo eskolatu gabe geratzeko arriskuan dauden 14 eta 21 urte bitarteko gazte nerabeak hartzen dituzte beregain. Bestalde, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren diru-laguntza jasotzen dute.